Konpromisoa

Konpromiso honek laburki jasotzen du zein den Ecologicen egitekoa, alegia, ingurumenari dagokionez modu arduratsuan jardutea eta interes-taldeekin, hots, langile-taldearekin, bezeroekin, hornitzaileekin eta laguntzaileekin, dituen harremanetan portaera arduratsua eta adeitsua bermatzea.

Gure interes-taldeekin hartutako printzipioak

Gure taldearekin
hartutako konpromisoa

  • Pertsona oro errespetatuta, baloratuta eta partaidetzazko sistema batean integratuta senti dadin ahalegintzen gara.
  • Beharrezko baliabideak eta prebentzio-neurriak eskaintzen ditugu nork bere eginkizunak segurtasunez eta ingurune osasungarri batean bete ahal izan ditzan.
  • Lanpostu bakoitzeko lanbide-garapena eguneratzeko prestakuntza-planak antolatzen ditugu eta, horrela, bai gaitasun berriak eskuratzea bai helburu pertsonalak lortzea ahalbidetzen dugu.
  • Laneko betebeharrak, bizitza pertsonala eta familia bateragarri egiteko orekatze-neurriak sustatzen ditugu.
  • Taldekide guztiek errespetuzko eta inpartzialtasunezko tratua jasotzen duten lan-ingurunea sustatzen dugu, aukera-berdintasuna bultzatuz eta diskriminazio-mota oro deuseztatuz, lan-ingurune atsegina eta segurua bermatzeko.
  • Partaidetzazko zuzendaritza, komunikazioan, elkarrizketan, motibazioan eta talde-lanean oinarritua, bultzatzen dugu.

Gure taldeak
hartutako konpromisoa

  • Indarrean dauden eta taldearen jarduerari aplikatu behar zaizkion legeak eta araudiak betetzen direla zaintzea.
  • Ecologicek bere bezero eta hornitzaileekiko hartutako konpromisoak eta betebeharrak errespetatzea.
  • Bere eginkizunak betetzean arduraz jardutea, zerbitzu eraginkorra eta kalitatezkoa eskaintzeko.
  • Eskuragarri dauden lan-tresnak egokiro kudeatzea eta ekipamendua modu arduratsuan erabiltzea.
  • Eskura duen informazio konfidentziala babestea eta hornitzaileei, bezeroei eta hirugarrenei dagokienez datu-babesari buruzko araudia betetzea.

Gure bezeroekin
hartutako konpromisoa

 
  • Bezeroen gogobetetasuna bermatzen duen kalitatezko zerbitzua eskaintzea eta haien iradokizunak eta hobetzeko proposamenak aintzat hartzea.
  • Gure helburuak bezeroen beharrekin bat etorraraztea, haien beharrak eta itxaropenak betetzen dituzten zerbitzuak emanez.
  • Aholku profesionalak ematea behar bakoitzerako irtenbide egokiena eskaintzeko.

Gure hornitzaile eta laguntzaileekin
hartutako konpromisoa

 
  • Bai hornitzaileek bai Ecologicekin diharduten azpikontratistek araudia betetzen dutela zaintzea.
  • Ingurumenarekin eta lan-segurtasunarekin lotutako betekizunak betetzen diren etengabe ebaluatzea.

Ingurumenarekin
hartutako konpromisoa

 
  • 1992tik, birziklatzearekin konprometituta gaude eta erabakitasunez dihardugu gizarte osoa gure planeta zaintzeko zereginean inplikarazteko.
  • Ingurumenean sortzen dugun inpaktuaren murrizketa sustatzen dugu eta bai baliabideen berrerabilera bai baliabideen erabilera efizientea sustatzeaz arduratzen gara.
  • Sortzen ditugun hondakinak egokiro kudeatzeko zerbitzuak eskaintzen dizkiegu gure bezeroei.
  • Gure ekintzaren inpaktua minimizatzeko erabiltzen ditugun sistemetan berritzen dugu.
  • Modernizamos nuestra flota de transporte, garantizando que se renueve periódicamente para mantenerla actualizada con las mejores tecnologías disponibles. Este proceso nos permite reducir las emisiones contaminantes y avanzar hacia una movilidad más sostenible, mejorando la eficiencia energética y minimizando nuestra huella ecológica.

Zaindu basoak. BIRZIKLATU.

ECOLOGIC DUZU LAGUN
Aurrekontua
close slider