Ohiko galderak

ECOLOGICek zainduko du zure dokumentazioa, bilketatik suntsipenera arte, datu pertsonalak tratatzeko baimena duten langileen bidez. Langileok konfidentzialtasun-konpromisoa daukate, zeinak zerbitzuak eman ostean ere iraungo duen.

 

Bai. ECOLOGICek zama-ibilgailu baimenduetan garraiatzen du zure dokumentazioa, eta, garraiatu bitartean, ibilgailuok dokumentazioa eskuratzea galarazten dute.

 

Bai. ECOLOGICek ziurtatzen du suntsipen-prozesu guztiek bermatzen dutela suntsitutako informazioa berreskuraezina dela.

 
 

 Oinarrizko datuak: berezitzat edo penaltzat jotzen ez diren datuak dira.

 Datu bereziak: etnia- edo arraza-jatorriari, iritzi politikoei, erlijio- edo filosofia-sinesmenei nahiz sindikatu-afiliazioari buruzko datuak, pertsona bat zalantzarik gabe identifikatzea ahalbidetzen duten datu orokor edo biometrikoak, osasunari edo bizitzari buruzko datuak eta sexu-orientazioei buruzkoak…

Kondena eta delitu penalei buruzko datuak: kondena eta delitu penalen edo antzeko segurtasun-neurrien gaineko datuak dira.

 

Datu berezirik edo penalik ez daukan dokumentazioa suntsitzeko, OINARRIZKO SUNTSIPENERAKO edukiontzi irekia erabiltzea gomendatzen dugu.

 
 

Datu bereziak edo penalak dauzkaten dokumentuak edo zure ustez konfidentzialtzat jo daitezkeenak suntsitzeko, SUNTSIPEN KONFIDENTZIALERAKO segurtasun-edukiontzi itxia erabili behar da.

 
 
  • Gure langile baimendu bat, uniforme egokia jantzita, zure instalazioetara joaten da eta lehenago eman dizkizugun edukiontzietan utzi duzun dokumentazioa husten du, errafiazko zakuetara botaz.
  • Zakuak itxi, eta gure ibilgailu baimenduan kargatzen ditu, garraiatzeko.
  • Hondakin-kudeatzailera heltzen da eta, hor, garraioa identifikatu eta dokumentazioa deskargatzen du.
  • Hondakin-kudeatzaileak uhal garraiatzailean jartzen ditu dokumentuak eta birringailutik pasatzen ditu, guztiz irakurtezin geratu arte. Ondoren, prentsara eramaten ditu, gutxi gorabehera tona metriko bateko paperezko bala bat egiteko.
  • Paperezko bala, beste batzuekin batera, fabrikara bideratzen da eta hor, azkenean, paper birziklatu bihurtzen da.
  • Oinarrizko mailako dokumentuak, hots, datu berezirik, datu penalik edo kondenei buruzko daturik ez daukatenak, askotariko paperekin batera ematen dizkiogu hondakin-kudeatzaileari, hala nola egunkariekin, aldizkariekin, liburuxkekin eta, oro har, artxibo ez-konfidentzialekin.
  • Lehen aipatutako prozesua elkarrekin pasatzen dute.
 
 
  • Gure langile baimendu bat, uniforme egokia jantzita, zure instalazioetara joaten da, segurtasun-edukiontzia biltzen du eta datu hauek jartzen dizkio etiketan: IDa (identifikatzailea), izena, bilketa-data eta langile arduradunaren izena.
  • Behar izanez gero, beste edukiontzi bat ematen dizu, etiketa zuria jarrita.
  • Langileak, identifikatutako segurtasun-edukiontziak furgoneta baimenduan kargatu, eta gure instalazioetara eramaten ditu.
  • Gure instalazioetara heltzen da eta dokumentazio konfidentziala suntsitzeaz arduratzen den gure langilearen esku uzten du kudeaketa.
  • Gure langileak edukiontzi bakoitzeko etiketako datuak egiaztatzen ditu, datu konfidentzialen suntsipenerako sarrera-erregistroan sartzen du eta suntsipen-eremuan —sarrera mugatuko eremua, segurtasun-neurriak betetzen dituena— gordetzen du.
  • Langileak edukiontzia irekitzen du, kuter batez (kartoizko segurtasun-edukiontzia bada) edo giltza batez (segurtasun-edukiontzi metalikoa bada), eta dokumentazioa birringailuan sartzen du.
  • Langileak sarrera-ordua, irteera-ordua eta suntsipenaren amaiera-ordua erregistratzen ditu.
  • La documentación confidencial queda destruida a nivel P-3. Esto significa que la medida a la que queda triturado es de hasta 320mm2 de superficie.  (Una hoja DIN-A4 quedaría troceada en más de 190 fragmentos). 
  • Suntsipena egiten den instalazioak segurtasun-neurri guztiak betetzen ditu. Giltzatuta geratzen da eta zeregin horren arduraduna bakarrik sar daiteke.
  • Prozesua kameraz grabatzen da eguneko 24 orduetan.

Beste edozein informazio-euskarri bildu eta suntsitzen dugu.

Bezeroak aurretiaz abisatuta, datuak biltegiratzeko euskarriak suntsi daitezke, hala nola: 

  • Optikoak: CDak, DVDak, Blu-ray diskoak…
  • Magnetikoak: disketeak, disko gogorrak eta antzeko euskarriak, hala nola memoria-txartelak, pendriveak, zinta-unitateak, kaseteak, etab.
 
 

Zaindu ozeanoak. BIRZIKLATU.

ECOLOGIC DUZU LAGUN
Aurrekontua
close slider

Eskatu aurrekontua

Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe.