Dokumentuen suntsipena

Gure bezeroen beharretara egokitutako irtenbideak proposatzen ditugu bai informazio konfidentziala edo datu pertsonalak dauzkan dokumentazioa bai konfidentzialtzat jotzen ez den eta jada gorde nahi ez den dokumentazioa bildu, suntsitu eta birziklatzeko.

Oinarrizko datu
ala datu konfidentzial?

OINARRIZKO DATUAK

Berezitzat jotzen ez diren eta kondena edo delitu penalen berririk ematen ez duten datuak dira. 
Dokumentu ez-konfidentzialen suntsipena

DATU BEREZIAK

Etnia- edo arraza-jatorriari, iritzi politikoei, erlijio- edo filosofia-sinesmenei nahiz sindikatu-afiliazioari buruzko datuak, pertsona bat zalantzarik gabe identifikatzea ahalbidetzen duten datu orokor edo biometrikoak, osasunari edo bizitzari buruzko datuak eta sexu-orientazioei buruzkoak dira.
Dokumentu konfidentzialen suntsipena

KONDENEI ETA DELITUEI BURUZKO DATUAK

Kondena eta delitu penalen edo antzeko segurtasun-neurrien gaineko datuak dira.
Dokumentu konfidentzialen suntsipena

Dokumentu ez-konfidentzialen
suntsipena

Mota guztietako dokumentu ez-konfidentzialak bildu eta birziklatzen ditugu, segurtasunari eta babesari buruzko araudiaren betetzea bermatuz.

  • Doan ematen ditugu birziklatzeko dokumentuak gordetzeko kartoi sendozkoak edukiontziak.
  • Edukiontziak husteko bilketa mugagabeak egiten ditugu, herriaren arabera.
  • Dokumentazioa bilketatik suntsipenera arte zaintzen dugu.
  • Dokumentuak gure hondakin-kudeatzaile baimenduari ematen dizkiogu. Hor, irakurtezin geratu arte birrindu, eta ondoren birziklatu egiten dira.
  • Suntsipenaren eta birziklatzearen ziurtagiria jaulkitzen dugu.

Dokumentu
konfidentzialen suntsipena

Datu konfidentzialak dituzten mota guztietako dokumentuak bildu, modu ziurtatuan suntsitu eta birziklatzen ditugu, segurtasunari eta babesari buruzko araudiaren betetzea bermatuz.

  • Segurtasun-edukiontzi itxiak ematen ditugu dokumentazio konfidentziala gordetzeko.
  • Dokumentazioa une komenigarrienean biltzen dugu, aurretiaz adostutako modu puntualean edo programatuta, abisatu behar izan gabe, gure ibilgailu baimenduarekin eramateko.
  • Dokumentazioa bilketatik suntsipenera arte zaintzen dugu, segurtasunari eta babesari buruzko araudiaren betetzea bermatuz.
  • Dokumentuak P-3 mailan suntsitzen ditugu gure segurtasun-instalazioetan, UNE-15713 arauari, “material konfidentzialaren suntsipen seguruari” buruzkoari, eta DIN-66399 arauari jarraituz.
  • Hondakin birrindua gure hondakin-kudeatzaile baimenduari ematen diogu, birzikla dezan.
  • P-3 mailako suntsipenaren eta birziklatzearen ziurtagiria jaulkitzen dugu.
  • Datu-babesari buruzko kontratua jaulki eta sinatzen dugu, konfidentzialtasuna bermatzeko.

Bilketa-
zerbitzuak

Neurrirako bilketa-sistema bat daukagu,
beharraren arabera:

Oinarrizkoa

Doan joaten gara, husteko abisua jaso ostean.

Programatua

Doan joaten gara, aurretiaz adostutako aldizkakotasunarekin, abisatu beharrik gabe.

Gure edukiontziak

Dokumentu konfidentzialetarako kartoizko segurtasun-edukiontzia

Edukiera: 90 litro
Neurriak: 66x40x38

Erabilera orokorrerako kartoizko edukiontzia. GAIKAKO BILKETA

Capacidad 295 litros
Medidas: 100x59x50

Papererako
kartoizko edukiontzia

Edukiera: 100 litro
Neurriak: 100x37x27

Dokumentu konfidentzialetarako aluminiozko segurtasun-edukiontzia

Edukiera: 70 litro
Neurriak: 54x36x36

Aurrekontua
close slider

Eskatu aurrekontua

Eskatu aurrekontua konpromisorik gabe.